Imagen de cabecera noticias

Surnepentsioa Cobas: Paramések Value Inbertsioaren filosofia azalduko du.

17 Azaroa 2022
Evento Surnepension Cobas: Euskalduna Bilbao

Ekitaldia azaroaren 30ean izango da, Bilboko Euskalduna jauregian.

 

Azaroaren 30ean, Cobas AM kudeatzaileak, Norwalth AV eta Surnepentsioa BGAEren lankidetzarekin, ekitaldi bat egingo du Euskalduna Jauregian (Abandoibarra etorbidea, 4 – 48011 Bilbo), 18:30ean. Bertan, Rafael Urrutia, Surneko zuzendari nagusia, gizarte-aurreikuspenaren gaurkotasuna aztertzeaz arduratuko da, eta horren ostean Francisco García Paramésk, Cobaseko CIO eta presidenteak, bere Value Inbertsioaren filosofia jorratuko du, eta baita eredu horrek epe luzera jokatzen duen rola ere.

 

2019an, Surpentsioa Cobas 100 eta Surnepensión Cobas 50/50 izeneko planak abiatu ziren; plan horien komertzializazioaz Cobas AM eta Norwealth Capital AV arduratzen dira, eta haien kudeaketa Cobas AMk egiten du, Surnepentsioa BGAEren ordezkari gisa.

Plaza kopurua mugatua denez, bertaratzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute, email bat helbide elektroniko honetara bidaliz: ggutierrez@norwealth.es

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…