Imagen de cabecera noticias

Surnek XXXII. OPEN KIROLETA babestu du

05 Uztaila 2016
Surne patrocina el XXXII OPEN KIROLETA
Ricardo Ojeda tenislari kadiztarrak (ATPko 394. postuan dago) irabazi du ATPren munduko sailkapenerako balio duen XXXII. Open Kiroleta – “Bakio Udala” Saria.
Beste urte batez, Surnek Bakioko Open Kiroleta Tenisa babestu du.

Ricardo Ojeda tenislari kadiztarrak (ATPko 394.  postuan dago) irabazi du ATPren munduko sailkapenerako balio duen XXXII. Open Kiroleta – “Bakio Udala” Saria, Adrian Fernandez-Maceiras malagarra (ATPko 215. jokalaria)  finalean  6-2 eta 6-3 garaituta.

Binakako finalean, garaipena izan da Jauma Munar mallorkarrarentzat  –honek jadanik debutatu du ATP lehiaketan, Rafa Nadalen bikote gisa- eta Viktor Durasovic norvegiarrarentzat, 6-3 eta 6-4 irabazi baitzieten Juan Lizariturry donostiarrari eta Jaume Pla katalanari.

Era horretan, tenis aste handi bat bukatu da Bakioko instalazioetan, txapelketaren 9 egunetan ia ehun partida jokatuta. Bukaeran, Ricardo Ojeda izan da Kiroleta Klubeko Pista Zentralean nagusitu den jokalaria.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…