Imagen de cabecera noticias

SURNE artekarien elkargoekin

02 Martxoa 2015
SURNE con los colegios de corredores
SURNE Seguros & Pentsiones-en produktuak merkaturatzeko estrategia nagusia artekari eta artekaritzen bidez gauzatzen da.
SURNE artekarien elkargoekin
Kartera optimizatzeko eta fidelizatzeko estrategiak


SURNE Seguros & Pentsiones-en produktuak merkaturatzeko estrategia nagusia artekari eta artekaritzen bidez gauzatzen da, eta, beraz, urteko lehenengo erdi honentzat ezarri duen helburua da profesional hauen karterak optimizatzen eta fidelizatzen laguntzen duten ideia berritzaileak eskaintzea. Ideia horiek, produktu berriak eta harremanak izateko moduak pertsonalki transmititu ahal izateko, SURNEK showork bat diseinatu du, kontaktatzen hasi den Artekari Elkargoetan erakusteko.

Garaiak aldatzen dira, merkatuak elkarreraginean aritzen dira, badira bezero berriak, eta horiek bestelako harremanak izaten dituzte Konpainiekin eta profesionalekin. Horren jakitun egonda, garai berrientzat egokiagoak diren ideiak eskaintzeko beharraz konturatuta, hau da, ideia berritzaileagoak eta gaurkotuagoak eskaintzeko beharraz konturatuta, SURNEk hori guztia hartu du abiapuntutzat showork hau egiteko.

Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak izan dira planteamendu hau bertatik bertara ezagutu duten lehenengo elkargoak. Datozen hilabeteotan, SURNEk gainerako elkargoen atean joko du.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…