Imagen de cabecera noticias

BATZAR NAGUSIA 2015 SURNE

06 Maiatza 2016
JUNTA GENERAL 2015 SURNE
Iragan astelehenean, maiatzaren 2an, Surne Mutuaren Batzar Nagusia egin zen Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan. Surne Mutua ospe handiko aseguru-erakunde bat da, bizitzaren eta aurreikuspen osagarriaren adarretan diharduena, Surnepentsio BGAEren bitartez.
Iragan astelehenean, maiatzaren 2an, Surne Mutuaren Batzar Nagusia egin zen Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan. Surne Mutua ospe handiko aseguru-erakunde bat da, bizitzaren eta aurreikuspen osagarriaren adarretan diharduena, Surnepentsio BGAEren bitartez.

Ohikoa den moduan, bazkide ugari bertaratu ziren euren urteroko hitzordura. Hala, 500 pertsonak baino gehiagok egiaztatu ahal izan zituzten, bertatik bertara, Konpainiaren ibilera ona eta etorkizunerako aurreikuspenak.

Batzarrean, SURNEko Presidente Alberto Uriartek, Administrazio Kontseiluaren izenean, Erakundeak 2015ean izandako bilakaera eta emaitzen eta azken ekitaldietako ibileraren berri eman zien bertaratutakoei, joera positiboari eusten zaiola nabarmenduz.

BGAEen jardunari dagokionez, errepasoa eman zitzaien 2015eko zenbakiei, oso onak zirela adieraziz, eta pentsioen aurreikuspenei buruzko gogoeta batzuk konpartitu ziren, ikuspuntu desberdinetatik.

Horren ostean, koktel bat eskaini zen museoko atrio paregabean. Bertan, batzarrera etorritakoak giro onean aritu ahal izan ziren berriketan eta ingurune ederraz gozatu.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…